PRUEBA
Bilboko Udalak gaur hasiko ditu Zubizuri zaldaina garbitzeko lan batzuk. Hain zuzen, zubi-bularren gainei tratamendu bat emango zaie, eta, hala, hobetu egingo dira, bai alde estetikotik, bai mantentzearen aldetik.
Lanek aste osoan iraungo dute. Lanak egin bitartean, ahalegina egingo da ahal den eta eragozpenik gutxien eragiteko zubia erabiltzen dutenei. Hori dela eta, igarolekua egokituko da oinezkoentzat, unean-unean egin beharreko lanen arabera.
Udalaren aurrekontua, lan horietarako, 8.500 euro izango da.