Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin dio Athletici

0

Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin du gaur Athleticek Superkopan lorturiko garaipena ospatzeko ekitaldiekin, eta, horretarako, hainbat lagun bildu dituen harrera ofiziala egin dute: Unai Rementeria ahaldun nagusia eta Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kiroletako foru-diputatua, Foru Aldundiaren izenean, eta talde zuri-gorriko hainbat kide: presidentea, Aitor Elizegi; entrenatzailea, Marcelino García Toral; Athletic Klubeko Zuzendari Nagusia, Jon Berasategi; Iker Muniain, Oscar de Marcos, Mikel Balenziaga, Raúl García eta Iñaki Williams kapitainak, eta José Ángel Iribar, talde zuri-gorriaren ordezkari instituzionala.

Rementeriak ofizialki zoriondu ditu, Bizkaia osoaren izenean, klubeko zuzendaritza-taldea eta jokalariak, eta bereziki nabarmendu du lehiaketa horretan egin duten lana. Izan ere, garaipena izan da lan horren emaitza; garaipen bat, ahaldun nagusiak partidaren ondoren atzo nabarmendu zuen bezala, «txerto psikologiko bat» guztiontzat.