Ertzaintzak emakume bat erreskatatu du Zerbera mendian

0

Arabako Zerbera mendian galduta zebilen emakume bat bilatzeko bart gauean abian jarri den dispositiboak Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea, Arabako suhiltzaileak, DYA, Gurutze Gorria, Euskadiko Salbamenduko Txakurren Taldea eta Osakidetza mobilizatu ditu, eta guztiak SOS DEIAK zerbitzuak koordinatu ditu. Gaur goizeko seiak aldera aurkitu eta erreskatatu dute emakumea.

Atzo iluntzeko 19:44 aldera, Kantauriko Mendizerrako Zerbera mendi inguruan, Lagran udalerriko Pipaon herritik hurbil (Araba), 44 urteko emakume bat erreskatatzeko dispositibo bat jarri zen abian, biktimaren ezaguna den berriemaile batek jakitera eman ondoren arratsaldean mendira irten zela eta ilundu zuenean ez zela agertzen. Abisua jaso ondoren, euren baliabideak aktibatu zituzten Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak, Arabako Suhiltzaileek, DYAk, Gurutze Gorriak eta Euskadiko Salbamenduko Txakurren taldeak, eta guztiak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatu zituen.

Dispositiboa gau osoan aritu da emakumearen bila bi eremu handitan eta elurretan, eta 05:51n aurkitu dute biktima 1.000 metrotik gora dagoen leku batean. Biktimak hipotermia sintomak zituen, eta erreskatatzaileekin batera jaitsi da Osakidetzaren anbulantzia bat zain zuen lekuraino. Ondoren, Txagorritxu ospitalera eraman dute.