Hirugarren negozizazio bilera ELKARREKIN PODEMOS+IU legebiltzar taldearekin

0

Eusko Jaurlaritzak 97 milioi euroko eragina izango duten proposamenak eskaini dizkio Elkarrekin-Podemosi, 2021eko Euskadiko Aurrekontuak babesteko.

Eusko Jaurlaritzak bere hirugarren eskaintza helarazi dio Elkarrekin Podemosi, 2021erako EAEren aurrekontuak babestu ahal izateko. Horrek 92M/€-ko inpaktua dakar osasunaren, zainketen, berdintasunaren eta genero-indarkeriaren, babes eta gizarteratzearen, hezkuntzaren, etxebizitzaren, enpleguaren, ingurumenaren eta energia-eraginkortasunaren politiketan eragin ahal izateko. Gainera, 2022rako 5 m/€-ko aurrekontu-konpromisoak hartzen dira. Politika batzuk indartu eta beste batzuk bizkortzea dakarten aurrekontuekin batera, Jaurlaritzak konpromiso batzuk hartu ditu etxebizitza, ekonomia, fiskalitatea eta energia bezalako alorretan. Laguntza horrek talde moreak gastu errealaren % 12,2ko igoeran eragitea ekarriko luke, eta parlamentuan duen pisua % 8koa izango litzateke.

Jaurlaritzak proposatutako proposamenek Eusko Jaurlaritzaren eskumenetan kokatutako ikuspegi bideragarria islatzen dute, errealista eta dauden aurrekontu-baliabideekin bat datorrena, eta politika publikoetara eta ekintza zehatzetara bideratutako gastu-partida jakin batzuk hobetzea dakarte. Gainera, Eusko Jaurlaritzak ahalegin handia egin du bere eskumen-eremuaren barruan konpromiso politikoagoak eskaini ahal izateko, eta helburua, beti esan izan den bezala, euskal gizartearentzat zaila den une honetan laguntza zabalagoak lortzea da, nahiz eta ez duen behar kopuruz gehiengo absolutuak ematen dizkion laguntzak baino gehiago.

Elkarrekin Podemosek eskertu eta onartu egin du Eusko Jaurlaritzak beraientzat garrantzitsuak diren esparruak biltzeko egin duen ahalegina, baita aurrekontuaren benetako gastua (770M/€) handitzeko % 12,2ko diru-ahalegina ere, jakinda «aritmetikoki», bere hitzetan, ez direla beharrezkoak. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren eskaintza errefusatu dute.