Marcelino: “Meritu ikaragarria dauka”

0

Marcelino Garcia Toral Athleticeko historikoen artean dago jada. XXI. mendeko bigarren titulu zuri-gorria irabazi du taldea hartu eta bi astera. Entrenatzaileak jokalariengan jarri zuen balentria: “Meritua jokalariena da, iaz euren lanarekin hemen egotea merezi izan zuten. Txapeldun izateko Real Madril eta Barçaren aurka irabazi dute, meritu ikaragarria dauka. Aduriz, San Jose, Beñat eta aurreko talde teknikoarena ere bada”.

“Jokalariak belakiak bezalakoak dira, talde hau sinestezina da, dena egiten saiatzen dira, euren errendimendua erakutsi dute. Oso harro gaude eurekin”, argudiatu du: “Williamsek gol ederra sartu du jokaldi eder batean, amaiera sinestezinarekin. Orokorrean, lehen zatian, Barçak ez zuen aurretik jartzea merezi izan, eta bigarren zatian, zentimetro batek balantza alde batera edo bestera jartzen du. Azken txanpan, falta bat aurkitu genuen eta luzapena bien arteko borroka izan da. Eta Williamsen golak erabaki zuen”.

Bere aldetik, Rafa Alkortak “Madrili eta Barçari hiru egunetan irabaztea erokeria” dela azpimarratu du. Futbola bi egunetan aldatzen da”.