Bilboko Udalak “#GazteShare-Ikus-entzunezkoen tekniken egonaldia» izeneko programa berria jarri du abian, helburu duena 10 gazteri prestakuntza ematea teknologia digitalen arloan.
Parte-hartzaileek, besteak beste, ikus-entzunezkoen piezei, grabatzeko metodoei, tresnei, formatuei eta narratibei buruzko prestakuntza jasoko dute. Helburua da gazteek sare sozialetan modu eraginkorrean komunikatzeko gaitasuna izatea. “#GazteShare-Ikus-entzunezkoen tekniken egonaldia» Bilbon bizi edo ikasten duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
Izena emateko epea gaur, urtarrilak 18 (astelehena) hasi eta otsailaren 12ra arte egongo da zabalik. 10 plaza dira eta izena emateko nahikoa da sarean formularioa betetzea.
Ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalek eta Bilboko Udaleko teknikariek osatuko dute epaimahaia, eta, hautaketa egiteko, kontuan hartuko dira ikus-entzunezko tresnen erabilerari buruzko oinarrizko ezagutzak, euskara-maila eta parte hartzeko motibazioa.
Hautatutako 10 gazteek 50na euroko saria jasoko dute joan-etorrietarako.
Aurrez aurreko prestakuntza izango da, 5eko bi taldetan. Bilborock-en emango zaie prestakuntza, otsailaren hirugarren astean hasi eta bost astez, guztira 15 ordu egin arte.