Donostiako Ospitaleen aurreko espaloiko zoladura berrituko dute

0

Gaur hasiko da Beguiristain doktorearen pasealekuan zoladura aldatzeko obra, Donostia Ospitalearen aurreko espaloian. Lanak otsailaren amaierara arte luzatuko dira, 48.810 euroko aurrekontuarekin.

Miguel Angel Diez, Hiri Mantenimenduko zinegotziak, adierazi duenez, «egunero ospitalera joaten direnek asko erabiltzen duten espaloia da, are gehiago pandemia garai hauetan. Nahiko hondatuta zegoen espaloi zati baten ordez, miranda legarrezko baldosaren ordez Donostiako baldosa hexagonala jarriko dugu, hiriaren ereduari jarraituz«.