Iaz 120 ekoizpen baino gehiagok Bilbo eta Bizkaia hautatu dituzte grabaketa-saioak egiteko

0
PRUEBA

Iaz, 2020. urtean, zinematografia eta ikus-entzunezko industria ere COVID-19ak eragindako pandemiaren testuingurura egokitu behar izan da. Arreta jaso zuten 202 ekoizpenetatik, guztira, 122 ekoizpenek hautatu zituzten Bilbo eta Bizkaia grabaketa-lanak gauzatzeko agertoki seguru gisa. Bestalde, Bilbon eta Bizkaian egindako ekoizpen guztien artean, guztira, 540 egunetan egin ziren grabaketa-lanak.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2015. urtean sortu zuten Bilbao Bizkaia Film Commision. Doako zerbitzu publiko bat da, eta grabaketak erakartzea, kudeatzea eta laguntza ematea du xede. Guztira, 1.062 grabaketari eman diete arreta, eta ikus-entzunezko 688 proiektu egikaritu dira.

Bilbao Bizkaia Film Commission-en jarduera-balantzearen balorazioari dagokionez, oso positiboa izan da 2020. urtean, bai hiriak eta lurraldeak salbuespenezko egoera honetan ikus-entzunezko ekoizpenen sektorean lortutako garrantzi eta ospeagatik, bai film luze batzuen kalitate onagatik eta nazioartean izan duten oihartzunagatikEl Hoyo, Una ventana al mar, Akelarre

COVID-19 birusa gorabehera, ekoizpen-kopuru handi batekin amaitu da 2020ko ekitaldia, eta grabaketa-egun gehien izan dituen urtea izan da.