Hondarribiko Udalak txirrindak aparkatzeko gune berriak jarri ditu

0

Hondarribiko Udalak bizikletak aparkatzeko hainbat gune jarri ditu Talaia Institutuaren inguruan eta Amuteko auzoan. Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak eman du horren berri.

«Azaroan zehar Bordari Ikastetxean, Mendelun, Portuko Elizaren atzealdean, Uria Harresian, San Nikolaseko zubiaren aurrean, eta Jostaldi frontoiaren inguruan, Euskaltegiaren parean, jarri genituen, eta orain beste bi toki hauetan jarri ditugu, oso erabiliak izango direla uste baitugu”.

“Udako hilabeteetan hondartza inguruan iaz jarri genituen guneak dira. Orain beste erabilera bat eman nahi izan diogu, eta, beraz, herritarren hainbat iradokizun jaso eta Udalean bertan aztertu ondoren, Hondarribian zehar jarri ditugu».

«Ekimena ‘Hondarribia Mugitzen ari da’ proiektuarekin lotuta doa, eta horren helburu nagusietako bat herritarrek ibilgailu pribatua gutxiago eta bizikleta gehiago erabiltzea da», amaitu du Silanesek.