Athletic Clubek Superkoparekin argazkia ateratzeko aukera ematen du

0

Athletic Clubek urtarrilaren 17an Sevillako La Cartuja estadioan lortu zuen 2021eko Superkopako irabazlearen garaikurra erakutsiko du bihartik, asteartea, hilaren 26an eta igandera arte. Kopa San Mameseko erabilera anitzeko gelan egongo da (gaur egun ‘Eurokopako txapeldunak’ erakusketak hartzen duen tokian), eta bertara La Campa de los Ingleses tabernako sarreratik (A sarbidea) sartuko da.

Egungo murrizketak kontuan hartuta, derrigorrezkoa izango da trofeoa ikusi eta argazkiak atera nahi dituzten athleticzaleek bisitaren aurretiko erreserba egitea. Horretarako, honako esteka hau jarri da (klubaren webguneko ‘Sarrerak’ menuaren bidez ere sar daiteke), aurrez hitzordua online eskatzeko, eskuragarri dauden ordutegi/egunen artean aukeratuta. Gehienez 4 sarrera erreserbatu ahal izango dira pertsonako (doakoak izango dira).

Txandak 15 minuturo izango dira, eta ordutegiak 10:00etatik 20:00etara izango dira (azken txanda, 19:45ean), etenik gabe, hilaren 26tik (asteartea) hilaren 31ra (igandea), biak barne.

Gaur egungo mugikortasun-murrizketek Bilbon bizi diren athleticzaleei mugatzen diete ekintza hau une honetan; beraz, Klubaren asmoa da berriz ere ekintza horri ekitea mugikortasuna gainerako udalerrietara zabaltzen denean.