Bilboko Udala etxez etxe banatzen hasi da InfoBilbao udal informazio-buletinaren ale berria, 2021erako Udal Aurrenkontuei buruzkoa, eta bertan azaldu denez, Udalaren historiako aurrekonturik handienak dira, 585,5 milioi eurokoak (2020koa baino 9,2 milioi gehiago), COVID-19aren pandemiak eragindako egungo egoera sanitario, ekonomiko eta sozialaren beharrei erantzun eta etorkizunari aurre egin ahal izateko.
InfoBilbao berri honen 150.000 ale banatuko ditu guztira, etxez etxe postontzietan sartuta eta udal zentro eta ekipamenduen sarearen bitartez (Udaltegiak, kiroldegiak, liburutegiak…). PDF formatuan ere eskura daiteke bilbao.eus webguneko “Udalaren argitalpenak” atalean.