Bilboko Udalak animalien adopzioa sustatu nahi du

0

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak animalien adopzioa sustatzeko kanpaina abiarazi du. «Adoptatu hezur-haragizko lagun bat; lagun izateko eskaera bat daukazu» leloa aukeratu dute konpainiako animaliak adoptatzeak dakarren ardura azpimarratzeko.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak kanpaina honen xehetasunak aurkeztu ditu gaur goizean. Kanpaina honen helburua maskoten adopzioa sustatzea da; horretarako, informazio-liburuxkak zabalduko dira herriko hainbat tokitan, hala nola udal-zentroetan, sektoreko establezimenduetan (albaitaritza-klinikak, txakur-ileapaindegiak, denda espezializatuak) edo animaliak babesten dituzten elkarteen egoitzetan.

Kanpainaren helburua honako hau da: abandonatutako etxeko animaliei -txakurrei eta katuei, bereziki- etxe bat emateko beharra agerian jartzea, adopzio arduratsu bat zabaltzea behar dituzten oinarrizko zaintzekin eta aldi berean, abandonatutako animalien kopurua murriztea.

Yolanda Diezek herritarren kontzientzia eskatu du: «Gure txakurrei eta katuei merezitako ongizatea eskaintzeko modu on bat identifikazioarekin hasten da. Horregatik, lapurtuz edo galduz gero aurkitzeko metodorik onena mikrotxipa jartzea da eta txakurren kasuan derrigorrezkoa da «.

«Herritarren artean adopzioa lehenetsi behar da maskota bat etxera ekartzerakoan, horrela, lehenengo aukera izan behar da, animaliak erostea bezalako beste aukera batzuen gainetik», adierazi du zinegotziak.