Basque Digital Innovation Hub aukeratu dute “Challenge Initiative” sarirako hautagai gisa

0

Euskadiko I+G-ko teknologia- eta azpiegitura-eskaintza publiko-pribatua kudeatzen duen Basque Digital Innovation Hub (BDIH) erakundea Europako lau hautagaietako bat da “Champions Challenge” sarirako. Digital Innovation Hubs DIHnet sare europarrak datorren urtarrilaren 27rako antolatu duen sariketa horrek aitortza egiten die Europako ETEen eraldaketa digitala bultzatzeko eskualde mailako ekimenei. Sariketaren bigarren edizioa da aurtengoa.

Esan bezala, Euskadiko Digital Innovation Hub da lau finalistetako bat. Digital Innovation Hub Eusko Jaurlaritzaren apustu berritzaile bat da, zeinaren helburua baita azpiegitura bat sortzea euskal enpresen eraldaketa digital eta jasangarria ahalbidetzeko.  BIDHk lau urte daramatza martxan eta lankidetza publiko-pribatuan oinarritzen da. Jaurlaritzak eskaintzaren katalizatzaile-lana egiten du, bere gain hartuz eskaintza hori konpainietara helarazteko konpromisoa.

Euskal ETEek aukera dute BDIH sareko 25etik gora kideen (teknologi zentroak, unibertsitatea, prestakuntza zentroak eta enpresetako I+G-ko zentroak) I+G-ko teknologia- eta azpiegitura-eskaintzak baliatzeko Basque Digital Innovation Hub-en bitartez. Eskaintza hori eskuragarri dago euskal enpresek SPRI Taldearen web orrian kontsultatu dezaketen aktiboen katalogoan. Aktibo horiekin lotutako zerbitzuak arlo hauetakoak dira: Fabrikazio gehigarriaRobotika malguaMakina adimendun eta konektatuakZibersegurtasuna eta Material Aurreratuak. Bi arlo berri sortzen ari dira, bata, sare elektriko digitalei buruzkoa eta bestea, gailu mediko digitalei buruzkoa.

Sariketa ekitaldia 2021eko urtarrilaren 26 eta 27an egingo da, Europako Batzordeak eta DIHnet-ek urtero antolatzen duten Digital Innovation Hub konferentzian, non 2.000 parte-hartzaile baino gehiago biltzen baitira (https://ec.europa.eu/digital-single-market/en/news/european-digital-innovation-hubs-conference). Konferentzia horretan, Cristina Oyónek (SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria eta ekimen honen arduraduna) BDIHren jarduera aurkeztuko du bi saiotan, hizpide hartuko dituelarik Basque Digital ekimenak garatzen dituen zerbitzuak eta Europako antzeko beste ekimen batzuekin finkatu dituzten kolaborazioak.

Arestian, Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyer-ek aitortu du Basque Digital Innovation Hub tresna egokia dela konponbide digital eta jasangarriak probatu eta baliozkotzeko, eta Eskualdeen Batzordearen azken osoko bilkuran aipamen berezia egin zion eraldaketa digitala bultzatzeko euskal ekimen honi. Von der Leyen-ek eredutzat jarri zuen Eusko Jaurlaritzak Basque Digital Innovation Hub (BDIH) proiektuaren bitartez garatzen duen digitalizazio-politika.