Adingabe bat atxilotu dute Arrigorriagan arma zuri batekin eraso egiteagatik

0

Larunbat arratsaldean, ertzainek, Arrigorriagako Udaltzaingoaren laguntzaz, 16 urteko gazte bat atxilotu zuten arma zuri batekin lesioak eragitea leporatuta. Borrokan ari zirela zauri larriak egin zizkion biktimari, beste gazte bati, eta zaurituak osasun-laguntza behar izan zuen.

Arratsaldeko seiak laurden gutxi aldera, herritar batek Ertzaintzaren laguntza eskatu zuen Arrigorriagako Urgoiti pasealekutik, pertsona batzuk dirudienez borrokan ari zirela eta bati saihetsaldean labankada bat eman ziotela eta. Adierazitako lekura berehala agertu ziren Arrigorriagako Udaltzaingoaren patruilak eta Ertzaintzaren baliabideak. Udaltzainek biktimari, osasun-langileak iritsi arte, zauria taponatzen zioten bitartean, ertzainek eta Udaltzaingoaren beste dotazio batek inguruak miatu zituzten handik alde egin zuen erasotzailearen bila. Handik laster aurkitu zuten ustezko inplikatua, herritarren laguntzaz, etxe bateko ganberetan ezkutatuta. Erasotzaileak aitortu egin zuen erasoa, eta atxilotu egin zuten. Agenteek inguruan aurkitu zuten ihesi zihoala bota zuen arma, 15 bat zentimetroko orria zuen labana.

Biktima, beste gazte bat, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, eta ebakuntza egin behar izan zioten.

Arrastatua 16 urteko adingabea da, eta polizia-egoitzara eraman ondoren bertatik jakinarazi zioten adingabeen fiskaltzari zergatik atxilotu zuten.