Lan eta Enplegu Sailak DSBEren lege berrirako prozedurari ekingo dio

0

Lan eta Enplegu Sailak hasi du Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko Lege berria egiteko prozedura administratiboa, eta Legebiltzarrera igorriko du, Gobernu Kontseiluak urteko azken lauhilekoan onartu ondoren. Lege horren bidez, gizarte-babeserako euskal eredua indartu nahi da, errenta bermatua izateko eta gizarteratzeko eskubide bikoitzetik abiatuta.

Kontsulta publikoa irekitzea testu artikulatu bat izapidetzen hasteko aginduaren aurreko lehen urratsa da. Bertan, aurreko legealdian Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako proposamena eta egindako eztabaidetan jasotako ekarpenak hartuko dira erreferentzia gisa, eta, horrez gain, babesteko tresna berria sartuko da testuan, hau da, gutxieneko bizi-diru-sarrera.

Ekimena diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko eta laneratzeko ezarritako neurrien eraginkortasunari buruzko azterketatik abiatzen da; izan ere, 2008an eskubide subjektibo gisa onartu zenetik, bi krisialdi sakonek eragin dute – 2008koak eta COVID-19k sortutako egungo krisiak –. Ondorio horiek honako hauetan islatzen dira: iraupen luzeko langabezia, migratzaileen baliabide pertsonalen gabezia, bazterkeria-arriskuaren feminizazioa, pentsiodun batzuen baliabide ekonomikoen eskasia, eta enplegu-modu prekarioenen hazkundea, eta, ondorioz, babesa behar duten pertsonen kopurua handitzea.

Arazo horiei gehitu behar zaizkie egungo araudiaren beraren mugak, luzeegia eta zurruna batzuetan, eta Bizi Diru-sarrera Gutxienekoa, Gizarte Segurantzaren prestazio berri bat, diru-sarrerak bermatzeko errentarekin partzialki bat datozen helburuekin, Euskal Autonomia Erkidegoari transferituko baitzaio haren kudeaketa osoa.

Lege berriak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren unibertsalizazioan sakondu nahi du, gaur egun behar bezala estalita ez dauden biztanleria-segmentu jakin batzuetara iritsiz, eta bereziki azpimarratuz seme-alabak ardurapean dituzten familia behartsuetan, sistema espezifiko bat ezartzea onuradun pentsiodunentzat, eta enplegagarriak diren Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonen jarduera ekonomikoa eta gizarteratzea eta laneratzea sustatzea.