Marcelino: “Bigarren zatia zoraragarria izan da”

0

“Nik ez dut ezer egin, lan egin bakarrik”. Marcelino Garcia Toralek arrakastaren meritu osoa eman die Athleticeko jokalariei. Getaferen aurka 5-1 irabazi ondoren, San Mamesen, entrenatzailea oso pozik agertu da talde zuri-gorriaren bolada onarekin eta bere jokalarien jarrera goraipatu du: “Jokalariak dira joko honetako benetako protagonistak. Eskertuta gaude lehen egunetik jaso gintuzten moduagatik, meritua taldearena baino ez da. Entrenatzen den bezala jokatzen da, eta beraiek direna bezala entrenatzen dute, lehoiek bezala”.

Marcelinok bere taldearen erantzuna azpimarratu du Getaferen hasierako golaren ostean eta honela aztertu du partida: “Taldeak gol horri aurrea hartzen jakin du lehen minutuan. Berdinketa lortu dugu talde jokaldi bikain batean, eta lehen zatian oso minutu onak egin ditugu, baina penaltiak min egin digu. Egia da hor ordena pixka bat galdu dugula atsedenaldira arte, baina gero bigarren zatia zoragarria izan da”.

Entrenatzaileak aitortu egin du taldeari bultzada morala eman diola Superkopako titulu berriak: “Emaitza positiboak lortzen dituzunean, autokonfiantza areagotu egiten da, eta argi dago Superkopan erakutsitako maila lehiakorra subidoia izan zela talde honentzat. Gaur, atarikoan esan dudan bezala, oso partida garrantzitsua zen; behetik gertuago geunden goiko aldetik baino, eta irabazi beharra genuen. Gainera, horrela lortzen badugu, satisfazioa bikoitza da. Pena bakarra geratzen zait horrelako egun batez harmailak beteta gozatu izana, Superkopa harmailetan eta bost gol partidan, gure jendearekin, baina hau da une honetan bizi behar dugun egoera. Zaleak gurekin laster egotea espero dut, eta guk bide honetatik jarraitzea, euren taldeaz harro egon daitezen”.