Athletic Cluben ezohiko Batzar Nagusia otsailaren 21ean egingo da

0

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak, 2021eko urtarrilaren 25eko bileran, Athletic Clubeko Bazkide Kompromisarioen Ezohiko Batzar Nagusia deitzea erabaki du otsailaren 21erako (lehen deialdia 09:45ean eta bigarrena 10:00etan).

Zuzendaritza-Batzordeak honako puntu hauek bozkatzeko proposatu ditu: 2019/2020 ekitaldi ekonomikoari dagozkion Urteko Kontuak, Zuzendaritza-Batzordearen 2019/2020 denboraldiko Kudeaketa-txostena eta 2020/2021 ekitaldi ekonomikorako Aurrekontua.

Pandemiaren egoera epidemiologikoaren eta gure lurraldeko osasun-murrizketen ondorioz Batzarra telematikoki egingo da. Bozketa ere telematikoa izango da. Aurrez aurreko botoa emateko aukera emango zaie baliabide telematikoak erabiltzeko aukerarik ez duten bazkide konpromisarioei; horretarako, dauden murrizketak kontuan hartuta, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea.

Datozen egunetan, Athletic Clubek Batzarraren edukiari buruzko informazioa emango du, baita jarraipen telematikoa eta bozketak egiteko jarraibideak ere.