Jaurlaritzak larrialdietako merezimenduen dominak eman ditu

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Horrez gainera, Euskadiko psikologoen elkargo profesionalek eta babes zibileko boluntarioek COVID-19ak eragindako osasun-krisian egindako lan solidarioa ere aitortu du

Gaur argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iaz, batez ere osasun-krisi globalarekin erlazionatuta, gizarte-lan solidarioa egin zuten edo babes zibilaren arloan merezimenduzko ekintzak burutu zituzten pertsonei Jaurlaritzak egindako aitorpenak.

Jaurlaritzak, zehazki, Larrialdietako eta Babes Zibileko Merezimenduaren bereizgarri berdeko 5 domina eman dizkie arlo horretan merezimenduz jardun zuten 5 pertsonari, 3 plaka-diploma eman dizkie Euskadiko psikologoen elkargoei lehenengo osasun-alarmaren eta derrigorrezko konfinamenduaren ondorioak arintzeko egindako lan desinteresatu eta solidarioa aitortzeko eta 17 diploma banatu dizkie zerbitzuan 25 eta 10 urte bete dituzten eta 2020an pandemiaren ondorioz egin beharreko lan sozial itzela, altruismoz eta modu solidarioan, egiten lagundu zuten Babes Zibileko boluntarioei.

BOST DOMINA

  • Marcial Moduga Alonso: 2020ko otsailaren 6an, Gasteizerako noranzkoan zihoan ibilgailu baten gidariak istripua izan zuen N-622 autobidean, eta errepidetik atera, erdibitzailean sartu eta arekan Trafikoko Zuzendaritzaren mezu aldakorren arkuari eusteko oinarri bat jo zuen. Une horretan, Marcial Moduga Alonso (zerbitzuz kanpo zegoen ertzaina) handik gertu zirkulatzen ari zen. Gertatutakoaz jabetu zenean, eta N-622 autobideko bi erreiak gurutzatu ondoren, gidariari lagundu zion, eta istripua izan zuen ibilgailutik aldendu zuen hura su hartzen hasi zenean.
  • María Jesusa Anzizar Eguilegor: 2020ko martxoaren 7an eta 8an, María Jesusa Anzizar Eguilegorrek bere baserrian (Loidi baserrian) hartu zituen, modu solidarioan eta desinteresatuan, Gipuzkoako Hernani herriko udal-barrutian ibilgailu bat Urumea ibaira jausi ondoren hil ziren hiru pertsonen familiartekoak eta adiskideak.
  • Roberto Aretxabala: 2020ko uztailaren 28an, Roberto Aretxabalak, Metalúrgica Marina enpresako langileak, bizia salbatu zion Bizkaiko Erandio herrian ibaiadarrera, uretara, erori zen 71 urteko emakume bati. Lehorrera atera zuenean, Robertok, beste langile batzuekin batera, lehen laguntza eman zion emakumeari larrialdietako zerbitzuak iritsi arte.
  • Marcelino Domínguez González eta Imanol Domínguez De Miguel: 2020ko ekainaren 27an, trailer kamioi batek istripua izan zuen eta gurutzatuta geratu zen Valladolid-Burgos autobidean, eta bidaiariak larri zaurituta geratu ziren. Une horretan, Marcelino Domínguez González, Gipuzkoako Foru Aldundiko kabo-suhiltzaile gisa 30 urtetik gorako esperientzia duena, eta bere seme Imanol Domínguez De Miguel, adinekoen egoitza bateko erizaina dena eta DYAn boluntario gisa hamar urtetik gorako esperientzia duena, Gipuzkoara zetozen adierazitako autobidetik, eta larrialdietako zerbitzuak iritsi aurretik topo egin zuten istripua izandako ibilgailuarekin. Biek osasun-laguntza eman zieten zaurituei, eta trafikoaz ere arduratu ziren ikuspen gutxiko leku bat zenez.

3 PLAKA-DIPLOMA

  • Arabako Psikologoen Elkargo Ofiziala.
  • Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.
  • Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala.

BOLUNTARIOEN LANA AINTZATESTEKO 17 DIPLOMA

  • 25 urteko esperientziarekin: Arturo Hermoso de Mendoza Errea, Izaskun Yeregui Prieto, Francisco José Cela García, Mª Auxiliadora López Cuevas eta Emilio San Juan Sierra.
  • 10 urteko esperientziarekin: Urtzi Arteagoitia Ruíz, Ander Oleaga Benguria, Andoni Lázaro Laka, Roberto Fandiño Cotos, Amaia Castrillo Olabarria, Bingen Etxebarria Goikoetxea, Pedro Meléndez García, Rubén de la Rúa Maíllo, David Celada Bartolomé, Imanol Rodríguez Ariño, Elisabet Granado Gómez eta Juantxo Ramada Jiménez.