Polizia-hiztegi eguneratu berria argitaratu dute

0

Euskal polizietan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana bultzatzeko ekintzen barruan dago

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Ertzaintzaren Hiztegi polizial berria aurkeztu du, euskaraz EPH izendatuta (Ertzaintzaren Polizia Hiztegia), Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2018-2022) bultzatzeko ekintzen barruan prestatu dena.

Ertzaintzako agenteek eta udaltzaingoek eskuragarri dute jada Ertzaintzaren polizia-hiztegi berria, barne-komunikazioko sareen bidez, polizia-gaiekin lotutako terminoetan egokitutako eta espezializatutako lan-tresna.

Duela bi hamarkada, Segurtasun Sailean poliziaren alorreko terminologia biltzen duen datu-base eleaniztuna lantzen hasi ziren. Azkenaldi luzean, datu-base hori eguneratu da, eta berriztuta dator orain, itxuraren eta edukiaren aldetik.

Aplikazio berri honek jatorrizko egiturari eusten dio. Terminoak, sarri, bost hizkuntzatan daude (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana), eta hiztegiak poliziaren alorreko termino orokorrak nahiz berariazko kontzeptuak biltzen ditu.

irudia duten terminoak berrikusita daude, eta gaur egun horiek dira erabilerarako lehenesten direnak. Aplikazio honek beste berritasun bat ere badakar: terminoak testuinguruan kokatuta erakutsiko dira, hau da, terminoen erabilera-adibide errealak eskaintzen dira.

Ertzaintzaren Polizia Hiztegiak etengabeko eguneratze-sistema izango du. Hortaz, terminoren batekin zalantzaren bat izanez gero, egin daiteke galdera DUDATAN  aplikazioaren bidez, eta, hiztegirako egokia dela iritziz gero, EPHn gehituko da.

Etorkizun hurbilean, Ertzaintzaren atari berrian egongo da eskuragarri tresna hau.