Barakaldoko udalerriko salmenta ibiltaria egiteko baimenak berritzeko epea

0

Interesdunei jakinarazten zaie 2020. urterako baimenen indarraldia amaitu denez, 2020/12/22ko 008359 Alkatetzaren Dekretuaren arabera zabaldu dela 2021. urterako Euskadi etorbidean eta Bake kalean  salmenta ibiltaria egiteko baimenak berritzeko epea, eta epe hori 2021eko urtarrilaren 8tik otsailaren 19ra bitartekoa izango dela. Epea luzaezina izango da, eta ez da epe gehigarririk emango.

Eskaerak modu telematikoan egoitza elektronikoaren bidez (www.barakaldo.eus) aurkeztu ahal izango dira edo, bestela, Barakaldoko udaletxean aurrez aurre.

Ez da onartuko Ingurumen Departamentuko posta elektronikora zuzendutako eskaerarik.

Hitzordua eskatzeko, telefonoz deitu beharko da Ingurumen eta Osasun Departamentura urtarrilaren 25etik otsailaren 5era bitarteko aldian,  (telefono zenbakiak: 94.478.93.54/94.478.91.45/94.478.92.00).

Dokumentazioa ez bada osorik aurkezten, ez da baimena berritzerik izango, eta, horrenbestez, baliorik gabe geratuko da.