Ciscoren informatika aurreratuari buruzko hiru ikastaro eskainiko dira Barakaldon

0

Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloak izena eman du gaur Ciscoren sareko hiru ikastarotan,  Mentor Gela Barakaldoren bidez: CCNA v7 ordenagailu-sareetan, CyberOps Associate (zibersegurtasuna) eta Linux Essentials v.2.

«Teknologia berrien garaian bizi gara, teknologiak lan-nitxo garrantzitsu bihurtu baitira. Horregatik, garrantzitsua da erakundeok gai horiei buruzko prestakuntzarako sarbidea erraztea barakaldarrei, etengabeko bilakaeran baitaude», adierazi du Juan Antonio Pizarro  Enplegu Arloko zinegotzi ordezkariak Inguralde tokiko garapen-agentzian.

Mentor Gelak eskainitako Cisco ikastaroek gainerako ikastaroek duten hileko kostu bera dute, baina 4 eta 5 hilabete arteko iraupena duen plangintza espezifiko bati jarraitzen diote. Ordenagailu-sareetako CCNA v7 ikastaroak hiru modulu dauzka, banaka osatu beharrekoak.

Matrikulatzeko epea urtarrilaren 29ra arte egongo da zabalik ordenagailu-sareen eta zibersegurtasunaren ikastaroetarako, eta otsailaren 1era arte, ostera, Linuxenerako.

Matrikula aurrez aurre egin daiteke, udalaren garapen-agentziaren egoitzan: Inguralde (Aldapa 3a kalea), bai eta online ere. Interesdunak ikasgelako administratzailearekin (Iratxe Larrauri) harremanetan jar daitezke, helbide elektroniko honen bidez: barakaldo@aulamentor.es, bai eta 944 789 257 zenbakira deitu ere, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago lortzeko.