Donostiak toldo eta eguzkitakoak eskatzeko epeak zabaldu ditu

0

Donostiako Udala 2021eko hondartza denboraldiari begira lanean ari da. Beharrezko prozedurak eta epeak betetzeko, martxan jartzen da toldoak, karpak eta eguzkitakoak berritzeko eta esleitzeko prozesua.

Miguel Angel Diez hondartzen ardura duen zinegotziak adierazi duenez, «Oraindik ez dakigu nolakoa izango den denboraldia, pandemiaren bilakaerak toldoak egotea ahalbidetuko duen ala ez, baina erantzuna baiezkoa bada, argi izan behar dugu zer prozedura jarraitu behar dugun instalazio horiek izateko orduan».