Donostiako alkate Eneko Goiak San Sebastian eguneko bandera pertsonalizatua eman dio ESI Donostialdeako zuzendari gerente Itziar Perez-i, urtarrilarren 27an. Bandera Donostia Ospitalearen sarreran egongo da ikusgai.
Eneko Goiak eskerrak eman dizkie ESI Donostialdeako langile guztiei, hilabete hauetan guztietan COVID-19aren birusaren aurkako borrokan egiten ari diren lanagatik. Halaber, Goiak honakoa azpimarratu du: “Esanahi handia du ESI Donostialdeari hiriko egun handienaren harian pertsonalizatutako bandera hau emateak. Izan ere, donostiar guztiok batzen gaituen eta harro sentiarazten gaituen bandera honekin gure babesa, indarra eta maitasuna adierazi nahi diegu erakunde honetan lan egiten dute hainbat arlotako profesionalei”.
ESI Donostialdeako zuzendari gerente Itziar Perezek jaso du bandera ESI Donostialdeako profesional guztien izenean eta alkateari zein Donostiako Udalari eskerrak eman dizkie, Donostiaren izenean jasotako aitorpenagatik.