Lezamak ISO 9001:2015 ziurtagiria lortu du

0

Athletic Clubek ISO 9001:2015 ziurtagiria lortu du Bureau Veritasek ikuskaritza egin ostean. Ikuskatutako sistema honako atal honi aplikatzen zaio: “Klubaren kirol-jarduerak kudeatzea eta antolatzea, baita jarduera horiei lotutakoak ere (entrenamenduak, partiden plangintza, zerbitzu medikoak, arreta integrala eta horiek garatzeko beharrezkoak direnak) Lezamako instalazioetan”. Gure kirol-instalazioetan egindako jarduerek ziurtagiri hori lortu dute historian lehen aldiz.

Lezamaren 50. urteurrenean, Athletic Clubek bere zerbitzu bokazioa eta etengabeko hobekuntzarako politika berresten ditu, erakundearen balioekin bat etorriz. Klubak 2003an lortu zuen lehen ziurtagiria, Ibaiganeko zentro operatiboan garatzen diren antolaketa-, gizarte-, ekonomia-, finantza- eta merkataritza-jardueren kudeaketari dagokionez. Lorpen berri hori etorkizunean kalitate-ziurtagiri berriak lortzea aurreikusten duen ibilbide baten parte da, eta bat egingo du Fundazioak duela gutxi lortutakoekin.