Martxan da Barakaldoko Kultur Hedapeneko programazioa

0

Barakaldoko Udalak abian jarri du Hurbileko Kultura Zentroen Sarearen Kultur Hedapenaren programazio berria; ohiko jarduera guztiak biltzen dituen programa bat: hitzaldiak, bisita kulturalak, irakurketa-kluba. Bertan, Emakumeak eta Neskatoak Zientzian Eguna (otsailak 11) eta Emakumearen Nazioarteko Eguna (martxoak 8) ospatzearekin lotutako erakusketak eta jarduerak nabarmentzen dira.

«Kultur programazioaren aldeko apustua modu seguruan egiten jarraitzen dugu, jarduera presentzialak eta online proposamenak eskainiz, gizarte-etxera joan beharrik gabe, jende gehiagori sarbidea errazteko», azaldu du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak.

Lau hitzaldiprogramatu dira, hiruhileko honetan erakusketak aurkeztu eta testuinguruan jartzeko. Hitzaldietan aurrez aurre parte hartu ahal izango da, aurrez izena eman ondoren, baina streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, Barakaldoko Udalaren youTube kanalean.

  • Urtarrilaren 28a. Hitzaldia: Eduardo Arroyo. Pintorea, eskultorea eta grabatzailea. Arantza Pereda. Clara Campoamor ZZ. 19: 00etan.
  • Otsailaren 18a. Hitzaldia: Vasily Kandinsky, del Expresionismo a la Bauhaus. Lucía García. Clara Campoamor ZZ. 19: 00etan.
  • Otsailaren 25a. Bisita gidatua. Kandinsky erakusketa. Guggenheim museoa, 17: 30ean.
  • Martxoaren 16a. Hitzaldia: Euskal pintura. Pintura vasca. Tradición y modernidad en los albores del siglo XX. Lucía García. Clara Campoamor ZZ. 19: 00etan.
  • Martxoaren 25a. Bisita gidatua. Bilbao  eta pintura erakusketa. Lucía García. Guggenheim Museoa, 17: 30ean.

Canterok adierazi duenez, «hitzaldi didaktiko hauek testuinguruan kokatzen dira eta erakusketak libreki bisitatzeko gako baliotsuak eskaintzen dituzte». Gainera, Guggenheim Museoan egingo diren bi bisita gidatu programatu dira, programa honetatik eskainiak,  uneko mugek markatutako edukieretara egokituta.