Real Betisen eta Athletic Cluben arteko Primera Iberdrolako 18. jardunaldiko partida atzeratzeko erabakia

0

Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) asteazken honetan jakinarazi dio Athletici Lehiaketa Epaileak Real Betisen eta Athletic Cluben arteko Primera Iberdrolako 18. jardunaldiko partida atzeratzeko erabakia.

Atzo osasun agintariei COVID-19 kasu positibo baten berri eman eta 10 jokalari kontaktu estuan zeudela jakinarazi ostean, Lehiaketa Epaileak ostegun honetako 17. jardunaldiko partida atzeratzea erabaki zuen, FC Bartzelonaren aurka Lezaman jokatu behar zuten norgehiagoka, hain zuzen ere.

Taldearen erdia etxean isolatuta dago, sintomarik gabe, baina klubeko mediku-zerbitzuekin etengabe harremanetan, eta gutxienez otsailaren 3ra arte egon beharko du prebentzio-egoera horretan. Hori dela eta, epaileak, “zuhurtziaz eta futbolarien osasuna zaintze aldera”, igandean Sevillan jokatuko den norgehiagoka atzeratzea erabaki du gaur. Espainiako Futbol Federazioak eta inplikatutako Klubek beste data bat bilatzen saiatuko dira, ahalik eta gertuen, partida ospatu ahal izateko baldintzak betetzen direnean.