Sexu aniztasunari buruzko prestakuntza sustatzen du Barakaldok ikasleen artean

0

Barakaldoko Udalak genero-berdintasunaren eta sexu-aniztasuna errespetatzearen aldeko apustuarekin jarraitzen du. Horren harira, Amaia del Campo alkateak,  adingabe transexualen familien Naizen elkarteko ordezkari Bea Sever jaunarekin batera, ekimen berri bat aurkeztu du gaur goizean. Hiru helburu espezifiko ditu ekimenak: genero-ikuspegia eta sexu-aniztasuna lantzea, desberdintasunak ezabatzeko borrokatzea eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzea. «2018an, guztiok ukitu gintuen Barakaldoko familia baten lekukotasuna entzun genuen osoko bilkuran. Ikastetxeetan sexu-aniztasunari buruz, haurren transexualitateari buruz, prestakuntza eta informazio gehiago eskaintzea eskatzen ziguten, eta orduz geroztik  Naizenekin batera aurkezten dugunaren moduko ekimenak gehitu ditugu gure udal politikan», adierazi du Del Campok.

Zehazki, Barakaldoko Udalak, Emakumearen Arloaren bitartez, Transexualitateari, gutxiengoekiko hezkuntzari eta sexu-aniztasunari buruzko Prestakuntza Espezifikoaren programa jarriko du abian hilabete honetan, gurasoen, irakasleen eta ikasleen haurren transexualitatearen inguruko prestakuntzan oinarrituta. «Esparru honetan oraindik asko dugu ikasteko, eta, zalantzarik gabe, bai ikastetxeek bai familiek egin ditzaketen ekintza guztiak ongi etorriak dira; izan ere,  gure ikastetxeetan, gure familietan, bizi dugun errealitate bat denez hori, sexu-identitatea definitzeko eta familiei bide horretan laguntzeko lagungarriak izan daitezkeen tresnak eskaini behar ditugu», adierazi du alkateak.

Hala,  gaur bertan hasi da programa, Nicolás Larburu prestakuntza-zentroan, 110 ikaslerentzat. Prestakuntza Gurutzetako zentroan emango da hilabete hauetan, 356 lagunek eman baitute izena. Meatzeen Eskolan 446 ikaslek jasoko dute prestakuntza hori. Munoan, berriz,  ia 90ek . Gurutzeta ere bildu da ekimenera, 332 ikaslerekin. Hala,  1.300 ikasle eta haien familiengana iritsiko da prestakuntza.

Ikasle, irakasle eta familiei zuzenduta da prestakuntza, eta honako gai hauek landuko dira saioetan: Sexu-identitatearen eraikuntza, Deseatzeko eskubidea eta Bizitzaren biografiak. Transexualek, sexologo profesionalek eta sexu-hezkuntzako begiraleek eta transexualitatearen arloko adituek egingo dute ikastaroa.