Web orri bat sortu du Barakaldoko Enplegu Arloak

0

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloak web orri berri bat sortu du Barakaldoko bizilagunei enplegua bilatzen laguntzeko, hainbat sektoretako euskal enpresa nagusiek aholkuen emanez. Inguralde garapen-agentziaren bidez garatutako ekimena da, Alfonso Líbano Firestone Fundazioarekin lankidetzan, eta laneratzea errazten du ikuspegi berri batetik, online elkarrizketaren bidez, alegia, kontuan harturik  Covid-19 pandemiaren ondorioz gaur egun mugak daudela lana modu presentzialean bilatzeko,.

Ekimen horri Enplegune izena eman zaio, eta hainbat sektore ekonomikotako zuzendari eta pertsona garrantzitsuen laguntza izango du. Asmoa da, gainera, komunitatean gizarteko hainbat aditu garrantzitsu sartzea.

Lehen zati honetan, ekimenak bi enpresa-lider izango ditu euskarri, eta pertsona bakoitza lana bilatzeko prozesuan gidatzeko tresnak, esperientziak eta ezagutzak emango dituzte.

Gutxi gorabehera 15 egunean behin, Enplegunek hitzaldi bat emango du www.enplegune.com webgunearen bidez. Proiektu honek, halaber, hizlariei galderak bidaltzeko aukera ematen du. Galderak gehienez ere 15 eguneko epean erantzungo dira, eta curriculum vitaea beren enpresei bidaltzeko aukera ere ematen du, hitzaldi bakoitza hasi eta hilabeteko epean. Dena ‘gunearen’ bitartez bideratuko da.

Web orriak ‘Parte hartu’ atala ere badu, eta horren bidez, hizlari gisa parte hartzeko hautagaiak proposatu daitezke, baita nork bere burua ere. Inspiratzen, harritzen eta pozten duten pertsonak izan behar dute. Aldez aurretik, hizlariak gomendatzeko inprimaki bat bete beharko da, pertsona hori zergatik izango litzatekeen egokia esateko, hemen hitz egiteko edo hautagaiaren ezaugarriak nabarmentzeko.

«Azken batean, Enplegune komunitateak ezagutza garrantzitsuak partekatzen ditu online hitzaldi eta aurkezpen laburren bidez. Enplegua bilatzeko edo sortzeko prozesuan nformazioa eta orientazioa modu irisgarrian ematea da helburua. Enpleguari iburuzko elkarrizketa sustatu nahi du, gure munduan merezi duen tokia izan dezan «, adierazi du Juan Antonio Pizarro Inguraldeko Enplegu Arloko ordezkariak.