Donostiako Udalak eta Donostia Kirolak hiriko kirolarien maila altua aintzatsespen jarraitzen dute, nahiz eta pandemiarengatik entrenatzeko zailtasun handiak izan dituzten. Horrela, Urrezko Kirol Txartelak banatu dituzte beren kirol modalitateetan 2020an gehien nabarmendu diren kirolariei.
Banaketa, aurten modu birtualean egin da, eta bertan 25 “Urrezko Kirol Txartela” banatu dira. Hauek bakarkako kiroletan Espainiako txapelketetan podiumera iristea lortu duten edo Europako edo Munduko txapelketetan parte hartu dutenei ematen zaie, eta talde-kirolei dagokionez, euren modalitateko maila goreneko liga lehenengo bukatu duten taldeei ematen zaie. Honela, 21 kirolarik jaso dute saria, eta 4 taldek: CH Txuri Berri, Real Sociedad- Atletismo, Bera Bera Eskubaloia eta Donostiarra.
Sari honi esker, kirolari hauek Kirol Txartela doan izatea ahalbideratzen die 2021. urtean. Aurten, beraz, 84 kirolarik eskatu ahal izango dute doako abonua, non %50a emakumezkoak diren. Datu hau, hirian emakumeen kirolak duen garrantziaren isla da, eta horri esker Donostia estatu mailan erreferente bihurtu da.