2005eko ekainaren 29an Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko 1/2004 Lege Organikoa abian jarri zenetik, 1.896.328 salaketa jaso dira emakumeen aurkako indarkeriarako epaitegietan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Estatistika Judizialeko Zerbitzuak egindako txostenaren arabera.
15 urte hauetan, 375.892 babes-agindu adostu dira, eta organo judizialek (emakumeen aurkako indarkeriako epaitegiek, zigor-arloko epaitegiek eta probintzia-auzitegiek) 704.749 epai eman dituzte, batez beste % 72,7ko kondena ezarrita.
- Kontsulta ezazu BJKNren hurrengo txostena: 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, organo judizialetan genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa onartu zenetik 15 urte.
- Genero indarkeriaren biktima bazara, edo zure inguruan norbait izan daitekeela uste baduzu, egin beharreko pausu guztiei buruzko informazioa JustiziaEus-en eskuratu dezakezu.
- Eta salaketa jarri nahi baduzu edo babes-agindua eskatu nahi baduzu, egin behar dituzun pausuak JustiziaEus-en azaltzen dizkizugu.
- Biktimari Laguntzeko Zerbitzua.
- Laguntza behar baduzu, deitu 900 840 111 telefono zenbakira.