BBK-k eta Lehiaren Euskal Agintaritzak, Europako Batzordearen lankidetzaz, “Merkataritzarako Eraldaketa Digitala” jardunaldia antolatu dute, EU Industry Week 2021en barruan. Jardunaldia 2021eko otsailaren 4an izango da, BBK aretoan, Bilbon (Bizkaia, Euskal Herria), eta bertaratuta nahiz online parte hartu ahal izango da.
Jardunaldi hau merkataritzaren digitalizazioaren arloan dauden aukerei eta beharrei buruzko tokiko eta eskualdeko ikuspegia emateko gunea izango da; digitalizazioak txikizkako komertziorako dituen inplikazioei buruz eztabaidatzea, hala nola banaketa komertzialak, erosteko moduan emandako aldaketak, erronka logistiko eta teknologikoak, etab, eta ekonomia digitalaren sektorean lehia inklusiboa sustatzea.
Jardunaldia goizeko 9:30ean hasiko da eta bi saiotan banatuko da:
- Hitzaldiak: Komertzio txikiaren erronkak eta haren digitalizaziorako gakoei buruz
- Mahai ingurua: Komertzio txikiaren digitalizaziorako ekimen berriak.
Mundu osoko adituek eta erreferenteek, hala nola Martin Peitz, Mannheimgo Unibertsitateko (Alemania) Ekonomia irakaslea eta Manuel Balseira, AMC Networks ISEko zuzendari nagusia, eta eskualde eta estatuetako erakunde berritzaileen ordezkariek hizlari gisa hartuko dute parte ekimen honetan.