Iñigo Cordoba Athleticeko aurrelaria utzita joango da Alavesera denboraldia amaitu arte. Ezker hegalekoak, 2022ko ekainaren 30era arteko kontratuarekin, 96 partida ofizial jokatu ditu lehen taldean, eta bi gol sartu ditu. 2009an heldu zen Lezamara eta kanpora izango duen lehen esperientzia izango da.
Aurtengo denboraldian parte-hartzea jaitsi egin da. Hiru partida baino ez ditu jokatu, bitxia bada ere, bakarra hasierako hamaikakoan Mendizorrotzan, guztiak Gaizka Garitanorekin.