Oier Zarraga Athleticeko lehen taldeko jokalari bihurtuko da gaurtik aurrera. 19. dortsalarekin inskribatu dute, Kenan Kodrok hutsik utzi duen zenbakiarekin. Zarragak kontratu berria sinatu du Athleticekin 2023ra arte.
Getxoko erdilaria kimu adinean iritsi zen Lezamara, eta lau partida jokatu ditu lehen taldearekin aurten. Bilbao Athleticekin egin zuen lehen denboraldian aurrerapausoa eman zuen, eta bost gol sartu zituen 29 partidatan; hori dela eta, denboraldi-aurrea Gaizka Garitanoren aginduetara egin zuen lehen taldearekin. Talde zuri-gorrian bederatzi partida jokatu ditu denboraldi honetan (parte hartu duen partidetan lehoikumeek porrot bakarra jaso dute), eta bi gol sartu ditu.