“Artista egoiliarrak” programaren XIII. ediziorako deialdia

0
PRUEBA

Bilboko Udalak, Bilbaoeszena Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bidez, 2021eko deialdia egin du “Artista Egoiliarrak” programarako. Edizio honetan parte hartu nahi duten konpainiek eta artistek martxoaren 14ra arte dute epea proposamenak helarazteko.

BilbaoEszenak hiru proiektu artistiko hautatuko ditu, xede nagusia proposamen eszenikoen sorkuntza, ikerkuntza eta hedapena izan behar dutelarik. Euskadiko artista eta konpainien proiektuak baino ezingo dira aurkeztu. Egonaldietako bat euskaraz garatzeko proiekturik onenarentzat gordeko da, eta, beste biak, Euskadiko artisten eta konpainien bestelako hizkuntzetako proiektuetarako.

Proiektu bakoitzerako 4.000 euro emango dira. Gainera, hautatutako pertsonek aukera izango dute beren sorkuntza prozesuak aurkezteko publiko orokorraren edo sektoreko profesionalaren aurrean, BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Jaialdiaren hurrengo edizioan edo Udalaren beste edozein ekimen eszenikoren barruan.

Egonaldi hauen gehienezko epea 25 egun izango da, eta oso ordutegi betearekin egingo dira, aurkeztu eta hautatua izan den proiektu artistikoaren arabera. Egonaldiak BilbaoEszenaren lokaletan egingo dira, bai eta Uriko beste espazio eszeniko batzuetan ere, ahal dela uztailean, abuztuan, irailean eta urriaren erdialdera arte.