Athletic Clubek sare sozialen arrakasta izan du Supercoparekin

0

Athletic Cluben profil ofizialek (TwitterFacebookInstagramYouTubeTikTok eta Sina Weibo) jarraitzaileekin izandako interakzioen errekorra zenbatu zuten urtarrilean.

Blinkfire Analyticsek emandako datuen arabaera – Ligak lehiaketako klub guztien errendimendu digitala aztertzeko erabiltzen duen tresna –, Athletic Cluben kanal ofizialek 7.645.945 interakzio izan zituzten urtarrilean, maximo historikoa, tresnak informazioa jasotzen duenetik (2015).

Gainera, klubaren kontu ofizialak ia 100.000 jarraitzailetan hazi ziren, 2.800.000 followerren langara hurbilduz, Instagrameko emakumezkoen taldearen kanala kontuan hartu gabe.

2021eko Superkopan lortutako garaipenak (Andaluziako Lauko Finalean) eta Marcelino Garcia Toralek zuzendutako talde tekniko berriak markatutako hilabete batean, Athletic Clubeko kanal ofizialek taldearen gaurkotasun osoa ia 3.000 postetan hurbildu zieten jarraitzaileei sare ezberdinetan. Horien arteko zaleekiko elkarreraginak Athletic LaLigako rankingaren laugarren tokian kokatzea lortu du, Bartzelona, Real Madril eta Atletico Madrilen atzetik.

Ikus-entzunezkoaren aldeko apustu irmoak ere erantzun erraldoia izan du, kanal ofizialetako bideo bistaratze kopuruarekin. Klubeko zifra errekorrek (19,6 milioi) Athletic hirugarren postuan kokatu dute urtarrilean bideoen bistaratzeei dagokienez, Bartzelonaren eta Real Madrilen atzetik. Athleticen ondoren, Atletico Madrilek (12,6M), Sevillak (9,6) eta Realak (6,2M) bistaratze izan dituzte.