Donostiako 2021eko aurrekontu proiektua aurkeztu da

0

Donostiako Udaleko 2021eko aurrekontu kontsolidatua (udal entitate eta sozietateak barne) 2020koa baino %8,1 txikiagoa izango da, eta guztira, 397.387.617 eurokoa izango da.

Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du jaitsieraren arrazioa: “COVID-19aren osasun-larrialdiak eragindako egoera konomikoak Udalaren diru-sarrerak nabarmen gutxitu ditu”.

Hala, Donostiako Udalaren diru-sarrerak 2020an aurreikusitakoa baino 35 milioi euro gutxiagokoak izan dira. Udalak Finantziatzeko Foru Funtsatik (FOFIM delakoa) 10 milioi euro gutxiago jaso ditu, Udalak 5,3 milioi euroko ekarpen berezia egin beharko dio Dbusi konpainiak izan duen diru-sarrera txikiagoagatik, Donostia Kulturakoak 2,3 milioi eurokoak – bereziki sarrera salmenta txikiagoa dela-eta -, eta Turismo edota Sustapen sozietateen diru sarrerak 430.000 euro eta 340.000 euro murriztu dira.

Gainera, Anoeta Kiroldegiaren aurrekontua 6,3 milioi eurotan gutxitu da – 700.000 euroko aurrekontua du 2021ean – Estadioaren lanen amaiera dela-eta, eta Donostiako Etxegintzaren aurrekontua 7 milioi euro txkiagoa izango da 2021ean, Eusko Jaurlaritzatik mailegu eta diru-laguntza gutxiago jasoko dituelako, izan ere, aurten etorkizuneko proiektuak prestatzen joan da.

Gastu arruntak ere behera egingo du, Udalak bere mendeko sozietate eta entitateei egin beharko dien %4ko ekarpen bereziagati (Dbus, Etxegintza, Sustapena, etabar)
Hori guztian kontuan hartuta, 2021eko aurrekontuak Udalaren ekonomia-jasangarritasuna mantenduko du, eta beraz, sor daitezkeen aurreikusigabeko gastuei aurre egin ahal izango die, eta hiritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea bermatu ahal izango du.