Loiolako kuartelak besterentzeko harremanak

0
PRUEBA

Donostiako Udalak lehen harremana izan du Espainiako Defentsa Ministerioarekin, Lurreko Armadako Kuartelek gaur egun Loiolan okupatzen dituzten lurrak besterentzeko prozesuari hasiera emateko oinarriak ezartzeko.

Eneko Goia Donostiako alkatea eta Esperanza Casteleiro Defentsa Estatu Idazkaria buru zirela, bi aldeetako ordezkaritzek atzo Madrilen egindako bilera batean abiatu dituzte hartuemanak. Udalak eta Ministerioak batzorde tekniko bat eratzea erabaki dute.

Batzorde horren zeregina izango da kuarteletako lurren balizko hirigintza-aprobetxamenduen balorazio zehatza egitea, baita eremu horretako etorkizuneko hirigintza-planeamenduari lotutako gaien balorazioa ere.