Ostalaritza Aurrera Gipuzkoak aurkeztutako proposamena aho batez onartu zen Azpeitiako plenoan

0
PRUEBA
Atzo egindako otsaileko ohiko plenoan ostalariek aurkeztutako mozio bat izan zen hizketagai. Plenoan herriko ostalarien ordezkari bat ere izan zen beren egoeraren berri eman eta mozioa azaltzen. Aho batez onartu zen ondorengo mozioa:

Covid 19aren ondorioz, Estatuko Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak agindutako ostalararitzaren itxierak direla eta, ekonomiaren arlo hori jasaten ari den egoera larriari irtenbide egokia emateko neurriak har ditzaten eskatzeko udal mozio proposmena, Ostalaritza Aurrera Gipuzkoa plataformak eskatuta.

Urte honetako martxoaren 14ean, lehenengo Eusko Jaurlaritzak eta egun berean Estatuko gobernuburuak, ostalaritza isteko agindua eman zuten.

Maiatzaren 11n, deseskalatzeko 1. fasean, ostalaritza berriro irekitzeko baimena iritsi zen. Irekitzeko baldintzak hain murritzak izanik, ostalarien gehiengoak maiatzaren 25etik aurrera ireki zuen. Beraz, 71egun itxita egon ziren gure negozioak.

Ekainaren 21ean alarma egoera altxa eta, pandemiaren bilakaera negatiboa zela eta, abuztuaren 17an murrizketa berriak etorri ziren eta gaueko aisia erabat itxi zen. Urriaren 25ean bigarren alarma egoera agindu zen eta azaroaren 6an bigarren itxiera iritsi zen.

Abenduaren 12an irekitzeko baimena izan genuen, ordutegi eta aforo murrizketa handiekin, 35 egun itxita egon ondoren. Baina ez genuen guztiok irekitzeko baimenik izan. Horrela, Arrasate, Ordizia eta Eibarrek itxita jarraitu zuten.

Handik hiru egunetara, Beasain, Zaldibia eta Azpeitiko ostalaritzaren itxiera agindu zen. Abenduaren 18an, berriz, Segura eta Eskoriatzako ostalaritza itxi zen.

Gaurko egunean, abenduak 31, Errezil, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Segura, Zaldibia, Arretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Beasain eta Ordiziako ostalaritzak itxita jarraitzen du.

Guztira, Gipuzkoako ostalariok gure negozioak itxita eduki ditugu 106 eta 125 egun artean, udalerri bakoitzaren egoera epidemiologikoaren arabera. Gaueko ostalaritzak, berriz, 7 hilabetetik gora darama erabat itxita.

Eta itxita egondako epean ere, gure gastu finko guztiak ordaintzen jarraitu behar izan dugu: telefonoa, aholkularitza-gastuak, aseguruak, gastu informatikoak, gasa, argindarra, OHZ, zaborren eta terrazen tasak, alokairuak, maileguak, banketxe-gastuak, suhitzalgailuen mantenua, alarmen hileroko kuota, SGAE,…

Egia da, tokian tokiko udalek lagundu digute, neurri ezberdinen bidez, gastu finko batzuk arintzen, terraza- eta zabor-tasak bolara batez kenduz, kontsumoa bizkortzeko bonuak ateraz, EPletarako laguntza emanez, terrazen azalera handitzeko aldi baterako baimenak emanez …

Bestalde, lehenengo itxialdian, mutuan bidez, 666€ eta 1.098€ arteko kopurua jaso genuen eta autonomoen kotizazioa kendu ziguten.

Bigarren itxialdian, irailaren 29ko 30/2020 Errege-Dekretuaren bidez, hilean 301,6 eta 377€ arteko kopurua jasotzeko eskubidea onartu zitzaigun (kotizazio mininimoaren oinarriari dagokionaren %50 kasu batzuetan eta %40 beste batzutan) itxialdiak irauten duen bitartean; era berean,ez digute kobratuko autonomoen kuotarik.

Eusko Jaurlaritzak, berriz, aurrikusiak ditu 3.000 eta 4.500 € arteko laguntza zuzenak, eta ostalari gutxi batzuk dagoeneko jaso dituzte.

Alokairuak dituztenen egoera, berriz, jabe eta maizterren akordioen baitan geratu da. Maileguen kasuan, ostalari askok ordainketen urtebeteko atzerapena lortu dute.

Egiari zor, aitortu behar da administrazio ezberdinek ahaleginak egin dituztela gure egoera arintzeko; baina ez da nahikoa.

faktura finko guztiak ordaindu ondoren, ikusi dugu jasotako laguntzekin ostalari gehienok ez dugula lortu gastu finkoei aurre egitea.

horrez gain,familia asko eta asko ostalaritzatik bizi gara, eta 2020 urtearen herena baino gehiagoz geure bizitzarako gastuetarako dirusarrerarik gabe gelditu gara.

Gipuzkoako ostalari gehienok autonomo txikiak gara, lokal bat edo bi errentan edo jabetzan ditugu, baina ez dugu dirusarrerarik eguneroko bizitzako gastuei aurre egiteko. Egoera horrek hainbat eta hainbat familia miseriara garamatza. Gure egoera animikoa ere desesperazioaren mugan aurkitzen da.

Ez dugu lan egiterik izan eta ezin izan dugu soldatarik eraman geure etxeetara.

Arrazoi horiek guztiak direla eta, honako eskaera hauek Osoko Bilkurara aurkeztu nahi dizkiogu, onartuak izan daitezen:

1. Eskatu Azpeitiko Udalari EUDELi, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari udalerrian autonomoek bizi duten egoeraren berri emateko.

2. Eskatu Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari diru laguntzak emateko ostalaritza sektoreari.

3. Eskatu Gipuzkoako Foru Aldundiari ostalaritza establezimenduetan (IBI) zergen bilketa bertan behera uzteko jarduera normala berreskuratu arte.