Barakaldo Enplegu Zentroak iaz 1.100dik gora laguni eman zion arreta

0

Pandemian murrizketak izanagatik ere, 1.113 laguni eman zioten arreta iaz Inguralde toki-garapenerako agentziaren bitartez kudeatutako Barakaldoko enplegu zentroak eta udal orientazioko zerbitzuek. Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan eman da gaur informazioa, 2020ko jardueren balantzearen karietara.

Gogora ekarri du Juan Antonio Pizarro Inguraldeko Enpleguko zinegotzi ordezkariak,  Covid-19ren mendean igarotako urte izan dela iazkoa.  «Covid-19ren kutsatzeak saihesteko osasun-neurriek banakako zein taldeko arreta emateko modua aldatu dute, hasieran,  konfinamenduagatik eta ondoren, ostera, edukiera mugaketengatik. Hala eta guztiz ere,  barakaldar guztiei – bereziki langabezian geratu direnei – arreta emateko lan egin du enplegu zentroak», azaldu du Pizarrok.

Halaber, pandemiak sortutako egoeraren ondorioz, informazio-eskaria eta kontsultei emandako erantzuna nabarmen handitu direla jakinarazi du Juan Antonio Pizarrok. Zehazki, 2020an 9.475 kontsultari erantzun zitzaien, eta horien artean nabarmentzen dira enplegu-planekiko interesa eta prestakuntza-ikastaro edo -tailerrei buruzko informazioa.

Azken hilabeteotan, Enplegu Plan bat aurrera ateratzeko  Idoia Mendia lehendakariordea zuzendari duen Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailarekin batera egindako lana azpimarratu du, era beran, Pizarrok. Plan horri esker,  zuzenean kontratatu ahal izango ditu Udalak langileak, eta auzotarrak kontratatzeko laguntzak emango dizkie enpresei.

«35 urtetik beherakoak dira azken Enplegu Planean egindako zuzeneko kontratazioen % 30 inguru. Izan ere, oraingo honetan gazteak nabarmendu ditugu bereziki, pandemiak bereziki zigortutako sektorea», adierazi du Inguraldeko enplegu zentroko zinegotzi ordezkariak.

Azkenik, Juan Antonio Pizarrok adierazi duenez, bitartekari-lanak egin ditu iaz Inguraldek hainbat lan-eskaintzatan, eta 70 pertsona kontratatu ahal izan ditu. Lan-eskaintzak Sare sozialak aztertuz  eta haietan enplegu eskaintzak argitaratuz egindako lan proaktiboaren bidez eta tokiko enpresekiko harreman profesionalen bidez eta eskuratu dira eskaintzak baita Lanbiderekin lankidetzan ere.