Bilboko Udalak Itsas Museo Fundazioarekin elkarlanean arituko da 2021. urterako jardueren programa garatzeko, 250.000 euroko diru-laguntzaren bidez. Bilboko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du Museoarekin, eta, horren bidez, Museoa dinamizatzen, mantentze-gastuak eta urteko jarduera ordaintzen laguntzeko konpromisoa hartu du.
Hitzarmen honen bidez, Udalak berretsi egiten du Bilboko Itsasadarra Itsas Museo Fundazioarekin duen konpromisoa, eta 1996an sortu zenetik egiten duen kultura- eta arte-jardueraren alde egiten du. 1996. urtean ia XX. mende osoan Euskalduna Ontziolek hartu zuten leku berean ezarri zen, eta, harrezkero, hainbat jarduera didaktiko egiten ditu adin guztiak kontuan hartuta.
Bilboko Itsasadarra Itsas Museo Fundazioaren xedea da itsasoarekin zerikusia duten jarduera guztiek osatzen duten ondare historikoa ikertu, zaindu eta zabaltzea, eta arlo horretako lanak bultzatu eta sustatzea baita ildo beretik doazen ekimen publiko eta pribatuekin lankidetza sendoa izatea ere.