“Elkarrizketak literaturarekin XXI. mendean” ekimenaren beste saio bat Bidebarrieta Kulturgunean

0

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean, datorren martitzenean, otsailak 9, “Elkarrizketak Literaturarekin” ekimenaren beste saio bat izango da, eta Lucía Lijtmaer eta Txani Rodríguez bilduko dira. “Literatura eta boterea” izena darama saioak, eta Elena Sierra kazetariak gidatuko du.

Saioan, botere harremanak aztertuko dira, eta botere ekonomikoak, eta, orobat, nola agertzen den gaur egun botere hori egungo literaturan eta hitzordu honetan parte hartzen duten egileen obretan.

Lucía Lijtmaer kazetaria eta idazlea da, Argentinan jaioa eta Bartzelonan hazia, haraxe erbesteratu baitziren bere gurasoak. Aditua da pop kultura genero ikuspegitik aztertzen. Kultur komisarioa ere bada, eta literatur itzultzailea, eta Unibertsitateko irakaslea. Gaur den egunean, hainbat hedabidetan ari da lankide, besteak beste El País, El Diario, RAC 1 eta Carne Cruda hedabideetan; gainera, Isa Calderónekin batera, “Deforme semanal ideal total” ekoizten, idazten eta gidatzen du, Estatuan arrakastarik handieneko bat. Liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: “Quiero los secretos del Pentágono y los quiero ahora” (Capitán Swing, 2015), “Casi nada que ponerte” (Los Libros del Lince, 2016); “Yo también soy una chica lista” (Ed. Destino, 2017) eta “Ofendiditos” (Ed. Anagrama, 2019).

Txani Rodríguez, ordea, Laudion jaio zen, 1977an. Kazetaria, gidoilaria eta idazlea da. Eleberriak argitaratu ditu, hala nola “Lo que será de nosotros” (2008), “Agosto” (2013) eta “Si quieres, puedes quedarte aquí” (2016). Kontakizun liburuak ere argitaratu ditu: “El corazón de los aviones” (2006); eta hainbat komiki, “La carrera del sol” (2008), nabarmentzekoen artean, hainbat hizkuntzatara itzulia izan dena. Radio Euskadiko “Pompas de Papel” programako taldeko kidea da, eta hainbat hedabidetan aritzen da lankidetzan, El Correo egunkariaren “Territorios” kultur gehigarrian, besteak beste. Sormenezko idazkuntzako irakaslea da Escola d’Escriptura de l’Ateneu Barcelonès eskolan eta ALEA literatur elkartean.

Berarekin izango da Elena Sierra kulturan berezitutako kazetaria.