Mundu Arteko Begiradak argazki lehiaketa

0

Donostiako Udaleko Lankidetza Sailak antolatutako ‘Mundu Arteko Begiradak’ nazioarteko argazki lehiaketaren epea ireki da. Lehiaketak, argazkien bidez, askotariko errealitateak ikusaraztea zein egun bizi ditugun desberdinkerien inguruan sentsibilizatzea du helburu.

Ekimena edozein nazionalitatetako eta herrialdetako pertsonei irekita dago, honela, planetako hainbat lekutako argazkiak jasotzea espero du lankidetza sailak.

Oinarriak irakurtzera gonbidatzen zaitugu, eta munduko edozein txokotako errealitateak islatu ahal izango dituzten argazkiekin parte hartzera baita ere, gainera, beste lurralde batzuetan gertatzen denarekiko lotura eta harreman horiek sortutako desberdintasunak ere isla ditzakete obrek.

Sariak 900 €-koak izango dira argazki irabazlearentzat, 2. saria 600 €-koa eta 3. saria 300 €-koa. Gainera, donostiarrek sari berezi bat ere irabazi ahal izango dute: 300 €-ko Donostia Saria. Lehiaketak Accésit sariak ere izango ditu.

Lanak jasotzeko epea otsailaren 28ra artekoa izango da.