URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, lizitatu egin ditu Abadiñotik igarotzean Ibaizabal ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua egiteko kontratua —107.650 euroko aurrekontua gehi BEZa, eta gehienez ere 8 hilabeteko iraupena—, zein Zallako Aranguren auzoan Cadagua ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua egiteko kontratua —129.040 € gehi BEZa eta 8 hilabeteko iraupena—. Biak ala biak, uholde arrisku nabarmen pairatzen duten eremu zehatzak.
Abadiñon, uholde errepikariak eta potentzialki oso larriak ditu: ur goraldien emariek ibilguaren zabalera eta edukiera gainditzen baitituzte. Gainera, zubi motako azpiegiturek ur-lamina, sekzioa estutzeagatik eta hustubidea gutxitzeagatik. Uholdeen aurrean babesteko Abadiñon egingo diren lan horiek Ibaizabalen goraldien aurreko segurtasuna handituko dute pertsonentzat, eta udalerrian hirigintzaren garapen segurua ahalbidetuko dute.
Bestalde, Arangurenen, ibilguari sekzio handiago bat eman nahi zaio: etxebizitzek, industria- eta azpiegitura-eraikinek ibaiertzen okupatzeak eragindako estutzea saihesteko, eta ur-goraldiek pertsonei eta inguru hurbileko erabilerei eragiten dieten kalteak murrizteko.
Horretarako, obren eraikuntza-proiektu oso bat idatzi behar da, azterlan hidrauliko batean oinarrituta: fluxu-sekzioa handitzeko, egungo estugunea saihesteko, ezohiko uraldietarako ibilgu osagarriak sortzeko, bai eta dagoen presa txikiaren maila jaisteko ere.