Francisco Pedraza Enplegu eta Gizarteratze zuzendari izendatzeak lehendakariordearen taldearen doikuntza osatzen du

0
PRUEBA

Francisco Pedraza Enplegu eta Gizarteratze zuzendari izendatuko dute Gobernu Kontseiluak datorren astean egingo duen bileran, eta doikuntza osatuko du Idoia Mendia lehendakariordearen taldean, Jon Azkue aurreko Lan sailburuordeak erretiroa hartu ostean. Elena Perez Barredok hartu du bere gain, eta Enplegu eta Gizarteratze sailburuordetzan Alfonso Gurpeguik ordezkatu du.

Pedrazak bere gain hartu du Lan eta Enplegu Sailean bete gabe geratzen zen zuzendaritza, azken bi asteetan itxi den prozesu honetan; horrenbestez, Idoia Mendia lehendakariordeak zuzentzen duen sailak osatuko du legegintzaldi honetan laneko eta enpleguko politika publikoak bideratuko dituen taldea.

Enplegu eta Gizarteratze zuzendari berria Euskadiko Prestakuntza Funtsaren Gipuzkoako ordezkaria da, eta prestakuntza, enplegu, eta birziklatze profesionalean esperientzia handia duela egiaztatzen du. Hain zuzen ere, horiek dira Sailak planteatzen dituen erronka handiak kalitatezko enplegua sortzeari buruzko gobernu-programaren helburua betetzeko, eta Elkarrizketa Sozialeko Mahaian adostutako bidearen ildoan kokatzen da.

Pedraza Irungo aduana-agentzietako langileen prestakuntza eguneratzeko planaren koordinatzaile nagusia izan da, eta Bidasoako Garraio, Merkataritza eta Marketin Institutuaren prestakuntza, enplegu eta birziklapen profesionaleko programak zuzendu ditu. Aditua da prestakuntza-premiei eta azterlan sektorialei buruzko azterlanetan, eta Gizloga, Gipuzkoako garraioa eta logistika hobetzeko eta berritzeko herritarren eta enpresen foroko idazkaritza teknikoaren arduraduna ere izan da.