Tolosako herrigunean Oria ibaiaren uholdeei aurre egiteko lanen proiektuaren idazte-lana lizitatu berri du URAk

0

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun  eta Ingurumen Sailari atxikia, lizitatu egin du Oria ibaiaren (Tolosako herrigunean) uholdeei aurre egiteko lanen proiektua idazteko kontratua (118.950,00 euroko aurrekontua, gehi BEZa, eta, gehienez, 8 hilabeteko epea egikaritzeko).

Oria ibaiak ez du ahalmen hidrauliko nahikorik ur-goraldietan Tolosatik igarotzean, eta horrek uholdeak eragiten ditu ur-askoko hainbat sasoietan. Gainera, ur askoko sasoietan, zubi motako azpiegiturek  ur-lamina igoarazten dute, sekzioa estutzeagatik eta hustubidea gutxitzeagatik.

Horregatik, Tolosan ibilguari sekzio handiago bat eman nahi zaio: etxebizitzek,  industria- eta azpiegitura-eraikinek ibaiertzen okupatzeak eragindako estutzea saihesteko, eta ur-goraldiek pertsonei eta inguru hurbileko erabilerei eragiten dieten kalteak murrizteko. Era berean, udalerrian hirigintzaren garapen segurua ahalbidetuko dute.

Horretarako, obren eraikuntza-proiektu oso bat idatzi behar da, azterlan hidrauliko batean oinarrituta:  fluxu-sekzioa handitzeko eta egungo estugunea saihesteko.