Siriarako instrumentuen bilketa arrakastatsua

0

Mugarik Gabeko Musikariak, 1995. urtean sortu zen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde gisa, independentea eta edozein ideologia politikorekiko loturarik gabea. Helburu nagusia haurrei musikaren bitartez laguntzea da, egoera ahulenean dagoen biztanleriaren sektorea delako.

Bigarren urtez eta aurreko edizioaren emaitza onak kontuan hartuz, Donostiako Musika eta Dantza Eskolaren eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen laguntzarekin, Siriarako instrumentuen banku solidarioa sortu da.

Instrumentuen bankua zabalik egon da Siriako Musika Eskolekin lankidetzan aritzeko musika materiala eman nahi duten enpresa eta partikularren dohaintzetarako.

Herritarrek, instrumentu zaharrak edo horien zatiak eman ahal izan dituzte, bigarren bizitza bat eskeiniz. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan adibidez, 25 musika-tresna baino gehiago jaso dira azken egunetan. Hauen artean, biolinak, teklatuak, gitarrak, flautak, tronpetak, akordeoiak etab. Eskuzabaltasun ekintza hau estatu mailako musika eskola askotan eman da eta aurreko emaitzak areagotzea espero da.

Instrumentuak beren bidaia hasi dute jada. Mugarik Gabeko Musikarien kamioia jasotze prozesuarekin hasi da eta jarraian Siriarantz abiatuko dira. Bertan, musika ikastera bideratuko dira, baliabide gutxi dituzten pertsonak artean murgildu eta, horrela, gerrak eragindako izugarrikeriak ahazteko erabiliko dira.

Era honetan, musika, baliabide gutxiko adingabeentzako ibilgailu integratzaile bihurtuko da herrialde behartsu batean.

Donostiako Musika eta Dantza Eskolatik, Mugarik Gabeko Musikariek egiten duten lan aparta azpimarratu nahi dugu eta bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu beren instrumentua dohitu eta honekin batera musika partekatu duzuen guztioi, zuen eskuzabaltasunari esker ekimen hau beste behin, arrakastatsua izan da.