Athleticen porrota Matapiñoneran

0
PRUEBA

Athleticek porrota jaso du Matapiñonerara egindako bisitan, 43. minutuan jasotako gol bakartiaren ondorioz. Bigarren zatian Madril CFF bere zelaian sartzea eta lehen zatiko irudia hobetzea lortu dute lehoiek, baina ez da nahikoa izan. 81. minutuan, Lucia Garciaren gola baliogabetu du epaileak, baina aurrelaria ez zegoen jokoz kanpo.

Lehen zatian ia ez da gerturatzerik izan, Geyseren jaurtiketa bat izan ezik, De la Navak ondo harrapatu duena. Iraia Iturregiren neskak ez dira eroso egon eta norgehiagokaren kontrola aurkariari eman diote. Madril CFFk ere ez du aukerarik sortu, eta 43. minutuan aurrea hartu du Valeriaren bitartez, lehoien zorigaiztoko jokaldi baten ondoren.

Atsedenaldiaren ostean, Garazik bi gol aukera argi aldendu ditu atepetik. Orduan etorri dira zurigorrien unerik onenak zelai gainean, aurkariaren zelaian presentzia handiagoarekin. Monente saiatu da jaurtiketa oso desbideratu batekin, ekintza konbinatu on baten ondoren. Paolarekin buruz burukoa edukitzetik gertu egon da Lucia, baina madrildarren defentsa batek ekintza zapuztu du. Maria Diazek, baloi bat lapurtu ondoren, ezkerrarekin jaurti du, baina eroso harrapatu du Ulloak.

Beste atean, Portales partida erabakita uzteko zorian egon da 76. minutuan. Epaileak gol bat baliogabetu dio Lucia Garciari, jokoz kanpo egoteagatik, 81. minutuan, Unzueren pasea eta gero. Aurrelaria ez zegoen jokoz kanpo. Bigarren zatian lehoiek zerbait gehiago merezi izan dute, baina esku hutsik joan dira San Sebastian de los Reyesera egindako bisitatik.