Balenziagak 2022ra arte luzatu du kontratua Athletic-ekin

0

Mikel Balenziaga eta Athletic Club akordio batera iritsi dira denboraldi honen amaieran bukatzen zen kontratua 2022ko ekainaren 30era arte luzatzeko. Zumarragako atzelariak hamargarren denboraldia du lehen talde zuri-gorrian, eta 271 partida jokatu ditu lehoi gisa. Etete klausularik gabe sinatu du.

Denboraldi honetan, Balenziagak 13 partidatan hartu du parte, Superkopan Real Madril CF eta FC Bartzelonaren aurka jokatu zituen bi partidak nabarmenduz. Horrela, lehiaketa honetan irabazitako bi garaikurretan parte hartu duela esan daiteke, 2015ean eta 2021ean kataluniarren aurka jokatutako Superkopako partidetan hamaikakoan egon den futbolari bakarra izan delarik De Marcosekin batera.

Jokalariak prentsaurreko telematikoa eskainiko du datorren larunbatean Lezaman, arratsaldeko 17:15etan.