Barakaldok adinekoentzako 8 gimnasia parke berrituko ditu

0
PRUEBA

Adinekoentzako parkeen sare bat du Barakaldok, eta Udalak zahartze aktiboa bultzatu nahi du horiekin. Oraingo honetan,  parke horiek berritzeari ekin dio Auzoetako eta Hiriko Obra eta Zerbitzu Arloak, gabeziak dituzten gimnasia-aparatuak ordezkatuz. «Instalazio horiek onarpen handia dute gure adinekoen artean, aparatu horietaz gozatzen baitute aktibo mantenduz. Horregatik, parkeak ahalik eta baldintza onenetan egotea nahi dugu, erosotasun osoz erabili ahal izateko», azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.

Zehazki, hiriko zortzi parketan (Murrieta, Francisco Gómez, Gernikako Arbola, Euskadi etorbidea, Okeluri, La Dinamita, Gorostitza eta Anbía)  ordezkatuko dira ariketa elementuak.

Guztira, gimnasiako 22 aparatu berrituko dira, gehienak balazta edo gurpil librearen bidez frenatu daitekeen ibilbidea duten pedal-jokoak, abdominalen bankua, hanken kulunka, hondoko eskia, bolante bikoitza eta abar. Instalatu beharreko elementu guztiek betetzen dute Aire librean instalatutako entrenamendu fisikoko ekipo finkoak UNE-EN 16630ari eta Inpaktuak apaltzen dituzten joko-eremuetako azaleren estaldurak. Eraginaren arintzea zehazteko saiakuntza-metodoak UNE-EN 1177ri buruz indarrean dagoen araudia.

Elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, eta bakoitzak piktograma eta informazio-kartel elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz) izango ditu, erabilera-jarraibide eta guzti. Adinekoen parke horiek berritzeko udal-inbertsioa 44.470 eurokoa da, BEZa barne.