Barakaldok datorren astelehenean zabalduko du gizarte laguntzak eskatzeko epea

0

Datorren astelehenean, otsailak 15, zabalduko du Barakaldoko Udalak Gizarte Laguntzak eskatzeko epea, eta azarora arte egongo da martxan. Urtero bezala, lehen astean,  telefonoz baino ezin izango dira eskatu hitzorduak. Horretarako, bi telefono-zenbaki prestatu dira: 944789577, otsailaren 17ra arte gaituta egongo dena, eta 010 ¿ 944789200, Barakaldotik kanpo deituz gero ¿. Aurtengo nobedadea da, laguntza ekonomikoen eskaerak telematikoki aurkez daitezkeela, hitzordurik gabe, edozein unetan, www.barakaldo.eus egoitza elektronikoaren bidez.

Eskaera telematikoki eginez gero, b@KQ ziurtagiri elektronikoa eduki behar da. Doakoa da eta hitzordurik gabe entregatzen da Herriko Plazako HAZ-Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan eta Gurutzeta eta Clara Campoamor zentro zibikoetan).

Gainera, Bulego Elektronikoak deritzen makinen bidez ere aurkez daitezke eskabideak. Bulego horiek Herriko Plazan daude (udaletxea), Gurutzeta eta Clara Campoamor zentro zibikoetan, Lasesarre kiroldegian eta Zuhatzu eta Retuertoko kultur etxeetan. Bulego horiek hitzordurik gabe erabil daitezke, eta B@QK ziurtagiria eduki beharrik gabe. NAN bat baino ez da behar. 010 zenbakira deituta eta udalaren www.barakaldo.eus webgunean.

Otsailaren 22tik aurrera, hurrengo astelehenean, aurrez aurreeskatu ahal izango dira hitzorduak, Gurutzetako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan, Clara Campoamor Zentroan eta Herriko Plazan, bai eta oinarrizko gizarte-zerbitzuetan ere.

Pandemia-egoera dela eta, beharrezkoa da hitzordua 010 telefono-zenbakiaren bidez eskatzea.